Palako modalitatean tenis pilotarekin zein pilota mazizoarekin izango dira lehiak.
Txapelketetako lehen jardunaldia hilaren 26an lehiatuko da (10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara) eta finalak, aldiz, ekainaren 1ean, 17:30ean.
Izen emateko azken eguna hilaren 24a izango da. Inskripzioa egin eta informazio gehiago jasotzeko deitu 630 96 60 76 telefono zenbakira.
Bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu txapelketako lehen egunean.