Protagonista nagusia Ager Irizar da. Beste nerabe batzuekin batera Insula izeneko esperimentu baten parte izan zen irla batean, 2004an. Orduan bizitakoa eta utzi dizkion aztarnak dira ardatzak. "Hamasei urte geroago [istorioak jauziak egiten ditu 2004 eta 2020 artean] jende ugari gurutzatzen da Agerren norabidean eta kolokan uzten dute bere bidea. Aurrera egiteko modu bakarra uharte horretan gertatu zena argitzea izango da". Pertsonaia "dezente" daudela aurreratu du idazleak. "Hasieratik ikusten da batzuek eta besteek nolabaiteko lotura dutela".
Bestalde, 2003an hilketa bat gertatuko da. "Hasieran badirudi oso argi dagoela dena hiltzaileak berak aitortzen baitu egindakoa, baina kartzeletik ateratzen denean aldatu egingo dira gauzak eta Samuelek [liburuko beste pertsonaia garrantzitsuetako batek] ez ditu gauzak horren argi; bere zalantzak uxatzen saiatuko da".
Ideia, irudimenetik
Liburuaren ideia "irudimenetik" eratu zaiola adierazi du idazleak. "Bizitzan, filmetan... ikusi edo bizitako edozein momentu jaso eta ideia bat sortzen zait eta hortik dator beste guztia". Idazten hasten denean "gauza pila bat" etortzen zaizkio burura: etorriya deitzen dio horri. "Nire liburuek, orokorreak, lehen ideiatik ez dute zerikusi handirik izaten azkenean ateratzen denarekin".
Aipatu liburua ekainaren 3an (astelehena) aurkeztuko du Pikabeak, Altzako (Donostia) Tomasene kultur etxean, 18:30ean. Letrame argitaletxearekin kaleratu du La isla de los demonios.