Datorren astelehenera arte luzatu dute XVI. Udaltopen izena emateko epea

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mai. 2a, 08:00

Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen XVI. Topaketan izena emateko epea hilaren 6ra arte (astelehena) luzatu dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Momentuz 150 lagun inskribatu direla jakinarazi dute; jardunaldiak Lasarte-Orian bertan jarraitzeko asmoa dute parte hartzaile gehienek. 

Hilaren 16an eta 17an aurrera eramango dute XVI. Udaltop, Manuel Lekuona Kultur Etxean. Nola erakarri etorri berriak euskarara? Eta, euskaldunok, nola hurbildu etorri berrietara? izenburupean, oinarri teorikoak, ikerketak eta praktika onak bilduko dituzte, etorri berrien harreran fokua jarrita.

EGITARAUA