Infantil A Taldeak txanponaren bi aldeak bizi izan zituen Ligan zein Euskadiko txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 30a, 09:30

Infantil A taldea, Euskadiko txapelketa jokatu baino lehen.Arg.: Ostadar Boleibola.

Ostadar boleibola saileko infantil A taldeak hitzordu bikoitza izan zuen apirilaren 27an eta 28an. Ane Theus eta Nora Caspistegiren jokalariek Gipuzkoako Liga zein Euskadiko txapelketako neurketei egin behar izan zien aurre

Ligako jardunaldian Aldapeta Maria txuri urdin taldea izan zuen aurkari talde urdin-beltzak eta 3-0 nagusi izan zen.

Denboraldi ederra egiten ari da infantil A taldea. Ligan ez du neurketarik galdu eta azken jardunaldia faltan, Gipuzkoako txapelketako finalerako txartela eskuratu du.

Hala ere, maiatzaren lehen asteburuan ederki borrokatu beharko dira gazteak. Ligako bi partida jokatuko dituzte; azken jardunaldikoa eta atzeratutako bat. Biak gainditzea espero dute Ostadarreko kideek.

Getxok, kanpo utzi

Bestalde, apirilaren 28an, Euskadiko txapelketa lehiatu zuen taldeak. 

Final laurdenean Getxo Etorkiren aurka neurtu zituen indarrak talde urdin-beltzak. Ostadarreko kideek defentsan ongi eutsi zieten bizkaitarrei eta bigarren setean ongi estutu zieten. Tamalez 0-2 (25-9 eta 25-18) galdu eta lehiatik kanpo geratu zen Lasarte-Oriako taldea. 

Hala ere, prestatzaileak pozarren daude gazteek egindako lanarekin.