Giroko porrako txartelak betetzeko epea ireki da

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 29a, 13:15

Venaria Reale-Torino etapak emango dio hasiera maiatzaren 4an Italiako Giroari eta horrekin batera Ostadar SKTk antolatzen duen txirrindularitza porra ere martxan jarriko da

Dagoeneko ohiko tabernetan txartelak bete daitezke, baita elkarteko webgunean ere. Tiketen prezioa 8 eurotakoa da. Giroko porra internet bidez egiteko epea igandean, maiatzaren 5ean, 13:00etan amaituko da eta tabernetan, berriz larunbatean, 21:00etan. Antolatzaileek ohartarazten dute, internet bidez eginez gero, ordainketa txartelaz egin beharko dutela parte hartzaileeek eta ordainketa egin ezean, billetea ez dela erregistratuta geratuko.

Sariei dagokienez, porrako lehenak 400 euro eta bigarrengoak 200 euro jasoko dituzte; etapako irabazleek, aldiz, 65 euro. Horretaz gain, sei urdaizpiko banatuko dituzte; bost zozketaren bitartez banatuko dira eta bat sailkapeneko azken boletoarentzat izango da.

Aurten 4ak baietz porrarako baliagarri izango da hori ere. Beraz, lau itzulietako sari berezia (1.600 euro) eskuratu nahi dituen herritarrak lau porratan parte hartu eta lauetan txartelak izen bera izan behar du.