Azken Ostirala egingo dute gaur

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 26a, 07:00

Lasarte-Oriako Sarek euskal preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko mobilizazio bat aurrera eramango du gaur arratsaldean, 20:00etatik aurrera. Elizatze plazatik abiatuko dira manifestariak eta Okendo plazaraino joango; manifestu bat irakurriko dute bertan.