Telleriatarren Albizuri taldea 'Harri Herri' programako finalean da

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 26a, 11:45
Albizuri taldeko kideak eta prestatzailea. Arg.: Eitb.

Hilaren 15ean, Harri Herri programaren bigarren denboraldia hasi zen, ETB 1en. Astelehenero bi harri jasotzaile taldek proba ezberdinak gainditu beharko ditu eta saio bakoitzeko garailea maiatzaren 13ko finalean izango da. Lehen bi saioetan, Luis Mari Telleria herritarrak zuzentzen dituen Ibiur eta Albizuri taldeak lehiatu dira eta batean kale bestean bale egin du herritarrak. Ibiurrek ezin izan da finalerako sailkatu; Albizuri, aldiz, bigarrenez izango da lehia handian

Albizuriko kide da bere seme Beñat Telleria ere eta hilaren 22ko programan, taldeak iazko finaleko arantza kendu ahal izan zuen txapeldun izan zen Etxauri taldea garaituz. Albizuriko kideek lan ederra egin zuten harri landuekin eta azken proban, Beñat Telleriak eta Gari Garmendiak harri baldarrarekin eman zion sailkapena taldeari.