Buruntzaldea IKTko alebinak, markak ontzen

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 26a, 10:30
Jardunaldian parte hartu zuten Buruntzaldea IKTko alebinak. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Buruntzaldea IKTko alebinek Tolosan lehiatu zuten euren ligako seigarren jardunaldia. Usabalgo igerilekuan batu ziren gaztetxoak eta ederki jardun ziren; Gipuzkoako txapelketarako gutxieneko bat eskuratu zuen It

800 m. libre eta bular estiloko 200 metro probari egin zioten aurre taldeko lau neskek –Itxaso Iparragirre, Izaro Bautista, Aizpea Barcina eta June Apeztegia–. Laurek bere markak ondu zituzten. Iparragirre gainera bi lehiatan izan zen lehen postuetan eta proba luzean (12.18,59) Gipuzkoako Txapelketarako gutxienekoa egin zuen. Horrez gain, 4x100 m. lau estilo erreleboa ere egin zuten eta hirugarren (06.49,38 sailkatu zen igeriketa taldeko laukoa.

Mutilek, aldiz, bizkar estiloko 100 metro zein bular estilo 200 metro probetan egin zuten igeri. Buruntzaldea IKTko Liher Garmendia eta Oier Jauregi kideek parte hartu zuten maila horretan eta Jauregi lehenen artean ibili zen. Talde kide Aitor Ormazabal ere bular estiloko 200 metro bular eta tximeleta probetan lehian izan zen. Prestatzaileek Ormazabalen tximeleta probako jarduna nabarmendu nahi dute: "Proba benetan sendoa izateaz gain, Aitorrek 12 urteko taldeko errekor berria (03.48,66) ezarri baitzuen. Hirugarren sailkatu zen proba honetan". 

Maila horretako gaztetxoek maiatzaren 4an izango dute hurrengo hitzordua, Tolosan. Eta data eta leku berean ere, taldeko txikiek Kirol Zehaztasun Ligako saioa izango dute.

Bien bitartean, igeriketa taldeko infantil, junior zein absolutu mailako kideek Kluben arteko Gipuzkoako Kopa lehiatuko dute, hilaren 27an eta 28an, Irungo Azken Portu kiroldegian.