Taula Xake Klubeko taldeek maila mantendu dute

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 25a, 11:00
Taula A taldeko kidea Txaturangakoaren aurka.

Taula Xake Klubeko taldeak Ligako azken jardunaldira iritsi dira. Taula A taldeak bigarren mailako igoera zuen jokoan.

Hilaren 20an Blas de Lezoko lokalean jokatutako partidan Txaturanga gainditu zuen; Miguel M. Baroja, Juan Cruz Figueras eta Victor Alvaro kideak euren neurketetan garaile izan ziren eta Juan Ignacio Echeverriak taulak egin zituen.

Hirugarren mailan ari den Taula B taldeak ere emaitza bera eskuratu zuen Zumaian. KBI Zumaiako C izan zuten aurrez aurre herritarrek. Alejandro Sanchez, Mikel Manterola eta Diego Alonsok euren aurkariak gainditu zituzten eta Juan Luis Varelak berdinketa eskuratu zuen.

Era berean, Erlantz Sanchez herritarra bigarren mailako igoera fasean ari da lehian Gros K taldean. Azken jardunaldian, Zaletuaken aurka ezin izan zuen bere lehia irabazi eta 3,5-0,5 galdu zuen Donostiako taldeak.  

Emaitza horiek kontuan izanik, Taula Xake Klubeko bi taldeak maila mantenduko dute hurrengo denboraldian, baita Erlantz Sanchez kide den Gros K taldeak ere.

Nabarmentzekoa da Taula Ak hirugarren amaitu duela liga. Maila horretan lehen urtea izanik, igoera jokatzea erronka handia izan da taldearentzat, baina herriko ederki moldatu da lehen postuengatik lehian. 

Taula A eta Txaturanga taldeen arteko neurketako irudia.