San Salvatore abesbatza italiarrari harrera egingo diote gaur udaletxean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 25a, 07:00

Agustin Valdivia alkateak ongietorria egingo die San Salvatore koruko kideei gaur, pleno aretoan, 18:00etatik aurrera. Alboka abesbatzarekin elkartruke egitasmo bat aurrera eramaten ari dira eta asteburu hau Euskal Herrian igaroko dute. Ez pentsa, ordea, turismoa egitera soilik etorri direnik, bi kontzertu emango dituztelako bihar eta etzi. Ama Brigitarren komentuan izango da bigarrena, 19:30etik aurrera.

Gaurko harrera ekitaldian Baratze bat pieza interpretatuko du Albokak. 

San Salvatoreko kideek bihar emango dute asteburu honetako lehen kontzertua, Hondarribiako Magdalako Maria Santuaren elizan, 20:00etatik aurrera. Esan bezala, bigarren emanaldia etzi arratsaldekoa izango da. Ama Brigitarren komentuan ariko dira 19:30etik aurrera. Saio horretan Alboka ere ariko da: Signore de le Cime abestia interpretatuko du.