'Dei galdu bat' liburua aurkeztuko du gaur Idoia Garzes Aldazabal idazleak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 25a, 08:00
Idoia Garzes Aldazabal (erdian), irakurle txokoak martxoan aurrera eramandako saioan.

Liburuaren Nazioarteko Eguna izan da aste honetan eta hori ospatzeko aurkezpen ekitaldi bat antolatu du Udal Liburutegiak: Idoia Garzes Aldazabal idazle lasarteoriatarra gonbidatu du kultur etxeko hitzaldi aretora, berriki ondu duen 'Dei galdu bat' lana aurkez dezan. Saioa irekia da eta 18:30ean hasiko da.

12 eta 16 urte arteko nerabeei zuzendutako liburua da, Aminata eta Itsaso neska gazteak protagonista dituenak. Lehenengoaren mezu bat topatuko du bigarrenak, hondartzan, botila batean. 

Goiatz Labandibarrek gidatuko du gaurko aurkezpen saioa.