Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute astelehenean, Okendo plazan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko apirilaren 24a

Iazko ekitaldiko partaideek talde argazkia atera zuten dantzatu eta gero.

Diziplina artistiko horri aitortza egiteko makina bat ekimen aurrera eramango dituzte hilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Egunean. Lasarte-Orian ere egingo dute emanaldi bat, Kukuka eskolak koordinatutakoa. Eragile horrek ez ezik beste zenbaitek ere parte hartuko dute: Amaia Gonzalez Caballero akademia, Erketz Dantza Taldea, Semblante Andaluz eta Saharako Taldea. 19:00etan izango da ikuskizuna, Okendo plazan.