Hilaren 21ean, apirileko irteera egin zuten kirol elkarteko kideek. Eguraldi paregabea lagun, Zumaia eta Deba artean ibili ziren Ipar martxa taldeko kideak, zehazki Elorriagatik Debara egin zuten bidea eta flyshaz zein kostaldeko ikuspegiaz gozatu zuten (ikus ondoko irudia). Ikastaroa Bestalde, maiatzaren 11n, Ipar martxako hastapen ikastaroa antolatu du Ostadarreko sailak. Saioa 10:00etatik 13:00etara egingo da eta taldeak jakin arazi duenez, beharrez gero, makilak utziko dizkiete parte hartzaileei. Ikastaroak 20 euro balio ditu. Izena ematea ostadar@ostadarskt.eus helbide elektronikoan, 943- 36 04 33 telefono zenbakian edo kirol elkartearen bulegoan 17:00etatik 19:00etara egingo da. |