Federiko Krutwig idazle eta politikari bizkaitarra izango dute hizpide Antonio Mercero aretoan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 24a, 10:00

Federiko Krutwig idazle eta politikariaren dokumental biografiko bat, pertsona horretan oinarritutako 'Krutwig. Bere mendeurrenean berrirakurtzen' liburuaren aurkezpena eta solasaldia aurrera eramango ditu Krutwigen Lagunak taldeak datorren asteko asteartean Antonio Mercero aretoan, 19:00etatik aurrera. Bertako kide diren Baleren Bakaikoa eta Oskar Arantzabalek gidatuko dute ekitaldia.

Nabarralde Elkarteak argitaratu zuen Krutwig. Bere mendeurrenean berrirakurtzen liburua, iragan urtean, idazle eta politikari bizkaitarraren jaiotzaren mendeurrenaren harira (Getxo, 1921-Bilbo, 1998).