Euskal Dokumentalen Zikloa asteburu honetan itxiko dute

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 24a, 13:06
'Mirande' dokumentalaren kartela.

Okendo Zinema Taldeak gogorarazi du Cabeza y corazón eta Mirande dokumentalak emango dituela ostiralean eta larunbatean, hurrenez hurren. 20:00etan hasiko dira proiekzioak eta sarrerek 6 euro balio dute. Lehen pasera Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andraka zuzendariak etorriko dira, eta, bigarrenera, Joseba Sarrionandia eta Miel Anjel Elustondo partaideak.