Maiatzaren 2an irekiko du aurrematrikulatzeko epea Udal Musika Eskolak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko apirilaren 24a

Maiatzaren 2an irekiko du aurrematrikulatzeko epea Udal Musika Eskolak, ostegunarekin. Interesa dutenek Manuel Lekuona Kultur Etxeko bigarren solairura joan beharko dute 09:00etatik 14:00etara edota 17:30etik 19:00etara (maiatzaren 7an eta 9an soilik). Egun eta ordu horietan egoitzara joaterik ez dutenek musikaeskola@lasarte-oria.eus helbide elektronikora idatz dezakete. "Gustura erantzungo ditugu lasarteoriatarren zalantza guztiak", adierazi dute eskolaren arduradunek.

Eskaintza zabala prestatu dute Udal Musika Eskolan jardun nahi dutenentzat: 4 eta 7 urteko umeentzako musika tailerrak, pianoa, gitarra klasikoa edota elektrikoa, tronpeta, trikitixa, akordeoia eta beste instrumentu ugari jotzen ikasteko aukera. Aurrematrikula egiteko azken eguna maiatzaren 10a izango da, ostirala.