Kirol elkarteko kideek jakitera eman dutenez, ibilbidearen hasieran egongo da zatirik gogorrena; Arrasatetik Udalaitz igoko dute zuzenean eta zazpi kilometrotan 900 m. positiboko desnibela egongo da.
Txangoaren gaineko informazio zehatza kirol elkartearen webgunean dago eskuragarri, baita izena emateko formularioa ere.