Borobilean elkartearen saiora joateko deia egin du Lasarte-Oriako Ernaik

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 22a, 16:50

Herriko gazteak bihar, hilak 23, Borobilean elkarteak Lasarte-Oriak gaztetxea behar du? izenburupean aurrera eramango duen saiora joatera gonbidatu ditu herriko Ernaik. Antolakundeak gogora ekarri du zein espazio eta ordutan izango den hitzordu hori: Oriarte Landaberri institutuan, 19:00etan. 

Gaiaz hitz egiteko, solasaldira deitu dituzten lau eragileak zeintzuk diren ere oroitarazi du. Birunda Donostiako Alde Zaharreko gune autogestionatuko, Usurbilgo Elkarguneko, eta Añorga zein Orioko gaztetxeetako kideek hitz egingo dute, eta euren esperientziak kontatuko. Horiekin batera, Ernaiko kideek ere hitza hartuko dute; gazteek Lasarte-Orian bizi duten egoeraren gainean egindako analisia azalduko dute. 

Gauzak horrela, gazte lasarteoriatarrak bertara daitezen nahi du Ernaik; ez hori bakarrik, ordea; horiek hitza eta erabakia hartzera, komunikatzera eta elkarrekin amestera ere deitu ditu.