Jon Martin herritarra, 2030. urtera arte txuri-urdin

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 19a, 15:30
Jon Martin, Realak Euskal Herriko kopan Osasunaren aurka jokatutako partidan. Argazkia: Real Sociedad.

Jon Martin futbol jokalaria eta Real Sociedad taldea akordio batera iritsi dira; bere kontratua 29-30 denboraldiaren amaieraraino luzatu dute. Lasarte-Oriako atzelariak 17 urte ditu eta harrobiko bitxietako bat da. 

Jon Martin (2006. urtea) infantil Txiki mailan batu zen talde zuri-urdineko harrobira. Jubenilen kategorian lehiatzeko adinean egonda ere, 2023ko udan Sansera igo zen eta Euskal Herriko Kopako zein denboraldiaurreko hainbat partida Realarekin lehiatu zituen. Horrez gain, urtean zehar, lehen taldeko deialdian egon da hainbat neurketetan.