Texas Lasartearrak udako kanpusa eta aurretiko izena ematea martxan jarri ditu

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 19a, 14:00

Aurtengo kirol denboraldia amaitzeko hilabete bat geratzen da eta Texas Lasartearra CF-k udako kanpusa zein 2024-2025 denboraldiako aurretiko izena ematea iragarri ditu

Texas Lasartearra CFk udako kanpusa antolatu du 2012 eta 2015 urte artean jaiotetako gaztetxoentzat. Ekainaren  13tik 25era, 17:00etatik 18:30etara izango dira saioak. Izena ematea kalean jarriko dituzten karteletako QRen zein futbol taldearen sare sozialetan argitaratu duten loturaren bidez egin daiteke. Informazio gehiago 647 936 196 zenbakian.

Horrez gain, talde zuri-urdineko kide direnek eta hurrengo denboraldian euren taldeetako jokalari izan nahi dutenek aurretiko inskripzioa egin dezakete kirol elkartearen sare sozialetan eskuragarri jarri duten formularioan.

Bestalde, ekainaren 1ean, larunbatarekin, klubaren eguna antolatuko duela jakitera eman du Texas Lasartearrak. Hurrengo asteetan sare sozialen bidez, ekimenaren gaineko berri gehiago eskainiko dituela ere iragarri du.