'Zer gertatzen ari da Palestinan?' hitzaldia egingo dute datorren ostegunean, Xirimiri elkartean

Iñigo Gonzalez Sarobe 2024ko apirilaren 19a

Palestinako gaur egungo egoera nolakoa den azalduko dute Samidoun Euskadi elkarteko kide Ramm Damdan eta Asier Herranzek datorren ostegunean, hilak 25, Xirimiri elkartean. 19:00etan hasiko da solasaldia eta gaztelaniaz ariko dira hizlariak.