Ostadar Boleiboleko junior zein infantil A taldeak, Euskadiko txapelketaren bila

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 19a, 13:02
Ostadar SKT eta Koral Green taldeen arteko norgehiagoka.

Ostadar Boleibola saileko junior (Euskal Liga, 2. maila) zein infantil A taldeek hitzordu garrantzitsuari egingo diote aurre hurrengo asteetan Getxon, Bizkaian; Euskadiko txapelketa jokatuko dute

Junior taldea izango da lehena Getxoko Fadura kiroldegiko kantxara ateratzen. Hilaren 20an, talde urdin-beltzak eta Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko beste zazpi ordezkarik Euskadiko lehiaren azken fasea lehiatuko dute.

Finalerako bidean, talde bizkaitarrei gailendu beharko zaiei Lasarte-Oriako taldea. Final laurdenean CV Sestao taldea izango da aurkaria eta hori gaindituz gero, Marierrota Lekeitio-Galdakao Boleibol Taldea neurketako garailearen aurka neurtuko ditu indarrak finalerdian.

Infantil A taldeak, aldiz, hilaren 28an egingo du bere mailako Euskadiko talderik onenen aurka. Ane Theus eta Nora Capistegiren taldeak lehen aldia du maila horretako txapelketan.