Udalak zehaztu du aipatutako data horiek aldatzea posible dela "ustekabeko zerbait" gertatu bada eta epe berriak "aurrez" jakinarazten badituzte herritarrek. Tasak ordaintzerakoan sistema malgua erabil dezaketela azpimarratu du: modu hori erabilita bi epetan ordain ditzakete Ondasun Higiezinen gaineko Zerga eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zerga, "banku helbideratzearen bidez, errekargu eta interesik gabe".
Ordainketa sistema malgua erabiltzeko eskaera udalaren webgunean edo udaletxeko hirugarren solairuko Dirubilketa departamentuan egin dezakete herritarrek.