Antiguoko eta Vasconia A taldeek jokatu zuten lehiaketako Urrezko faseko finala eta donostiarrak izan ziren garaile, 3-1. Zilarrezko fasean ere emaitza bera izan zen; Igeltegi gailendu zitzaion Vasconia B-ri.
Texas Lasartearrako taldeak multzoko fasean Vasconia A, Internacional eta Mundarro izan zituen aurrez aurre eta hiru neurketak irabazi zituen. Baina finalerdietako ateetan geratu zen.
![]() |
![]() |
Jardunaldian zehar, Texas Lasartearra CF-k Yeray Rodriguez herritarraren hazkunde hormonaren tratamendua finantzatzeko diru bilketa egin zuen eta pozik agertu dira jendea zein babesleen erantzunarengatik.
Horrez gain, Rodriguezek berak Urrezko faseko finaleko ohorezko sakea egitea aurreikusten zuten antolatzaileek, baina ospitalean zegoenez, bere ama Patricia Martinek egin behar izan zuen.
Aurretik Yerairentzat Texas Lasartearraren kamiseta bat jaso zuen; Goizalde Pildain kirol zinegotziak eman zion.