'Berrikuntza Politikoa Esploratzen: Lasarte-Orian parte hartzearen kultura biziberritzeko ikaskuntzak' ikerketa proiektuaren baitan, Oreki fundazioak antolatutako mahai inguru zikloaren bigarren saioa egingo dute gaur arratsaldean Danok Kide elkartearen Blas de Lezo kaleko egoitzan. 18:30ean hasiko da hitzaldia. Kulturgintzari buruz jardungo dira Julen Basterra musikaria, Danok Kideko kide Ketxus Marcos eta PSE-EEko zinegotzi Nagore Duran.