Datorren asteartean irekiko dute haur danborradako izen ematea

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 11a, 09:48

Ohi bezala ATLO elkarteak antolatuko du ekimena eta izen ematea ere bertako kideek kudeatuko dute. 2007 eta 2017 artean jaiotako haurrak danbor edota barril jotzaileak izango dira eta 2018koak nahiz 2019koak, kantinera edo gastadore. Inskribatzeko azken eguna hilaren 18a izango da.

Haur danborradan parte hartu nahi dutenek ATLOk kultur etxean duen lokalera joan behar dute asteartetik ostegunera, 18:00etatik 19:00etara. Ume bakoitzaren inskripzioak 8 euro balio ditu.

Antolatzaileek jakinaraziko dute errifa bat egingo dutela ekimen horren gastuen zati bat finantzatzeko. Bizikleta bat zozkatuko dute.