Ostiralean hasiko da Euskal Dokumentalen Zikloa

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 10a, 10:38

Okendo Zinema Taldeak egitarau interesgarria ondu du lau euskal ekoizpenekin: 'Tetuan', 'A los libros y a las mujeres canto', 'Cabeza y corazón' eta 'Mirande'. Iragarri du proiekzio bakoitzaren ostean ikus-entzunezkoen zuzendariekin solasaldiak egingo dituela.

Zikloko lau emanaldiak 20:00etan izango dira eta pase bakoitzerako sarrerek 6 euro balio dute.

Egitaraua

  • Hilak 12, ostirala: Iratxe Fresnedaren Tetuan proiektatuko dute. Zuzendaria saiora etorriko da.
  • Hilak 13, larunbata: Maria Elorzaren A los libros y a las mujeres canto emango dute. Zuzendaria saiora etorriko da.
  • Hilak 26, ostirala: Ainhoa Andraka eta Zuri Goikoetxearen Cabeza y corazón proiektatuko dute. Zuzendariak saiora etorriko dira.
  • Hilak 27, larunbata: Josu Martinezen Mirande emango dute. Zuzendaria saiora etorriko da.