Hodei Murgiondo surflaria podiumetik podiumera dabil

Txintxarri Aldizkaria 2024ko apirilaren 10a

Hodei Murgiondo, eskuinetik hasita bigarrena, Rip Curl GromSearch probako podiumean. Arg.: J. Murgiondo.

Aste Santuan zein Pazko astean  lehian izan zen Lasarte-Oriako Hodei Murgiondo surflaria. Martxoaren 30etik apirilaren 1era Biarritz Pays Basque Maïder Arostéguy lehiaketan parte hartu zuen eta apirilaren 6an eta 7an, Donostiako Zurriola hondartzan jokatu den Rip Curl GromSearch txapelketan. Bere mailako –14 urtez azpiko kategoria–podiumeko bigarren mailan izan da bietan

Europako surf txapelketarik zaharrenaren 38. edizioak Biarritzeko Hondartza handia hartu zuen eta Iparraldeko zein Frantziako lehiakideak izan zituen herritarrak. Euren mailan olatua hobekien hartu zituen lehiakidea Ethan Fernandez izan zen eta Murgiondok bigarren postuan amaitu zuen puntu gutxitara.

Hodei Murgiondo, lehena eskuinetik hasita, Biarritz Pays Basque Maïder Arostéguy txapelketako podiumean. Arg.: Biarritz Pays Basque Maïder Arostéguy.

Eta egun gutxietara, Groseko hondartzan ia 200 surflari gazterekin bildu zen herritarra. Nor baino nor olatuen gainean bere trebetasuna erakutsi zuten guztiek eta berriro ere Alvaro Casanovarekin neurtu behar izan zituen indarrak. Lasarteoriatarrak bere onena eman eta bigarren postua eskuratu zuen.