Lasartearra elkartearen mus txapelketan izena emateko azken egunak dira

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 10a, 09:55
Iazko txapelketako saridunak.

Lasartearra elkarteak jakinarazi du hilaren 21a izango dela aurtengo mus txapelketan inskribatzeko azken eguna. Parte hartu nahi duten bikoteek 20na euro ordaindu behar dituzte Erribera kaleko 10. zenbakiko lokalean.

Francisco Javier Peña eta Aitor Peña aita-semeak izan ziren garaile iaz. Txapeldunordeak, berriz, hauek: Juan Jose Lizaso eta Telleria. Eduardo Prietok eta Aitor Fernandezek osatutako bikotea izan zen hirugarren, eta laugarren, Juan Luis Lazcoz eta Miguel Lobo.