Garagardo dastaketa egingo dute Extremadura Etxean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 9a, 11:00

Virgen de Guadalupe Extremadura Etxeko kideek jakinarazi dute garagardo dastaketa bat aurrera eramango dutela hilaren 26an, ostiralarekin. 20:00etan ekingo diote jarduerari eta bosna pintxo eta edari dastatuko dituzte izena ematen dutenek. Elkarteko bazkideek 18 euro ordaindu behar dituzte eta bazkide ez direnek, berriz, 20. Horretarako epea hilaren 16tik 19ra artekoa izango da, bi egunak barne. Bazkideek lehentasuna izango dute 15era arte. 

Informazio gehiago nahi dutenek 681 22 17 59 telefono zenbakira deitu edo casaextremaduralo@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar dute.