Osasun publiko eta kalitatezkoa eskatuko dute ostiraleko manifestazioan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 9a, 13:34

Lasarte-Oria Osasun Publikoaren Alde plataformak manifestazio bat aurrera eramango du ostiral honetan, 18:00etatik aurrera, anbulategitik abiatuta. 'Osasun publiko eta kalitatezkoaren alde' lelopean erdiguneko zenbait kale zeharkatuko dituzte.

Beste herri askotan bezala, lasarteoriatar batzuek plataforma bat sortzea erabaki dute, osasun sistema publikoaren gaur egungo egoeragatik kezkatuta daudelako. Martxo erdialdean sinadurak bildu zituzten eta 1.200 baino gehiago jaso zituztela jakinarazi dute eragile horretako kideek. Hurrengo ekimena ostiral honetan aurrera eramango dute, 18:00etan: manifestazioa egingo dute osasun zentrotik abiatuta.