Maialen Chourraut herritarra bosgarren aldiz lehiatuko da Olinpiar Jokoetan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko apirilaren 8a

Maialen Chourraut (eskuinean), Parisko Joko Olinpikoetarako sailkapena eskuan. Arg.: RFEP.

Balentria ederra lortu du Lasarte-Oriako palistak; Parisko Olinpiar Jokoetarako ere lehen postuetan egoteko borrokatuko da herritarra. Bidean Europako txapelketa du.

Apirileko lehen bi asteburuetan Espainiako Piraguismo Federazioak Kopako bi proba baliatu ditu Eslalom eta Kayak kros modalitateko Olinpiar Jokoetako tokiak banatzeko. Herritarrak ederki ezagutzen dituen La Seu d'Urgell (Katalunian) eta Paueko (Frantzian) kanaletan jokatu dira saioak eta K1 mailako txartela eskuratu du.

Parisko hitzordua prestatze bidean, maiatzean Europako txapelketa jokatuko du herritarrak eta aurkarien prestaketa maila ere neurtu ahalko du Lasarte-Oriako palistak.