Hauteskunde kanpaina abiatu dute alderdi politikoek

Txintxarri Aldizkaria 2024ko apirilaren 5a

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak ate joka ditugu, eta hori hala izanik, kanpainari ekin diote, gauerdian, alderdi politikoek

Herriko zenbait auzotan jarritako horma zurietan afixak itsatsi dituzte PSE-EE, EH Bildu eta EAJ alderdiek. Asteazkenean azokan izango direla ere iragarri dute, herritarrekin hitz egin eta eskuorriak zein gozokiak banatzen. Bestelako ekintzak ere deituko dituzte hilaren 21a bitarte.

Elkarrekin Lasarte-Oria Podemosek ez du kartelik itsatsi, baina jakinarazi du eskuorriak banatuko dituela egunotan. PPk, berriz, ekitaldi labur bat deitu du datorren astearterako, hilak 10, Okendo plazan.