Kultur jardueraz beteta dator udaberria

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 4a, 10:09
Argazkia: Lasarte-Oriako Udala

Hamaika kultur egitasmo iragarri ditu Lasarte-Oriako Udalak hil honetarako. Haur zein helduentzako film proiekzioak, antzerkiak, dantza erakustaldiak eta beste hainbat jarduera antolatu ditu. 

Udaberriko oporraldiaren osteko errutinara itzulera samurtzeko, hainbat kultur ekimenetan parte hartzeko aukera izango dute lasarteoriatarrek. Apirilean sartzearekin batera, hil horretako kultur agendaren berri eman du udalak. Askotariko egitasmoen berri eman du, adin eta gustu guztiei zuzendutako egitarau zabala iragarriz. 

Hilaren 7tik 28ra, zinema saioak, dantza eta musika erakustaldiak, edota Okendo Zinema Taldearen Euskal Dokumentalen Zikloko proiekzioak ikustera joateko aukera izango dute interesdunek. 

Hau da, egunez egun, iragarri duten egitaraua:

  • Hilaren 7a, igandea: 
    • Katak, La pequeña ballena haurrentzako filma proiektatuko dute. 17:00etan izango da, kultur etxeko auditorioan, eta sarrerek 4 euro balio dute. 
    • Desconocidos helduentzako filma proiektatuko dute. 19:30ean izango da, kultur etxeko auditorioan, eta sarrerek 6 euro balio dute.
  • Hilaren 10a, asteazkena: 
    • Chaikosvki-ren El Cascanueces ballet obraren bertsio digitala emango dute pantaila handian,. 19:00etan izango da, kultur etxeko auditorioan, eta sarrerek 7,5 eta 9 euro artean balio dute.
  • Hilaren 12a, ostirala: 
    • Okendo Zinema Taldeak aurrera eramango duen Euskal Dokumentalen Zikloaren lehen proiekzioa izango da; Iratxe FresnedarenTetuan proiketatuko dute. 20:00etan izango da, kultur etxeko auditorioan, eta sarrerek 6 euro balio dute. 
  • Hilaren 13a, larunbata: 
    • Gorakada Antzerki Taldearen Kelonia eta itsasoa antzerkiaz gozatu ahalko dute herriko familiek. 17:00etan izango da, kultur etxeko auditorioan, eta sarrerek 4 euro balio dute. 
    • Okendo Zinema Taldeak aurrera eramango duen Euskal Dokumentalen Zikloaren bigarren proiekzioa izango da; Maria Elorzaren A los libros y a las mujeres canto proiektatuko dute. 20:00etan izango da, eta sarrerek 6 euro balio dute. 
  • Hilaren 14a, igandea: 
    • Museoaren zaindaria haurrentzako filma proiektatuko dute. 17:00etan izango da, kultur etxeko auditorioan, eta sarrerek 4 euro balio dute. 
    • Los niños de Winton helduentzako filma proiektatuko dute. 19:30ean izango da, kultur etxeko auditorioan, eta sarrerek 6 euro balio dute.
  • Hilaren 20a, larunbata:
    • Ttanttaka Teatroaren eskutik, Esnearen kolorekoa antzerkiaz gozatu ahalko dute ikus-entzuleek. 20:00etan izango da, kultur etxeko auditorioan, eta sarrerek 14 euro balio dute
  • Hilaren 26a, ostirala:
    • Okendo Zinema Taldeak aurrera eramango duen Euskal Dokumentalen Zikloaren hirugarren proiekzioa izango da; Ainhoa Andraka Zuri Goikoetxearen Cabeza y corazon proiektatuko dute. 20:00etan izango da, eta sarrerek 6 euro balio dute. 
  • Hilaren 27a, larunbata: 
    • Lasarte-Oriako Alboka abesbatzak eta Italiako San Salvatorek emanaldia eskainiko dute. 19:30ean izango da, Brigitarren komentuan, eta sarrera doakoa. 
    • Okendo Zinema Taldeak aurrera eramango duen Euskal Dokumentalen Zikloaren laugarren proiekzioa izango da; Josu Marinezen Mirande proiektatuko dute. 20:00etan izango da, eta sarrerek 6 euro balio dute. 
  • Hilaren 28a, igandea:
    • Kung fu panda 4 haurrentzako filma proiektatuko dute. 17:00etan izango da, kultur etxeko auditorioan, eta sarrerek 4 euro balio dute. 
    • La familia Beneton helduentzako filma proiektatuko dute. 19:30ean izango da, kultur etxeko auditorioan, eta sarrerek 6 euro balio dute.