Loratuz Lotu elkarteak eta Buruntzaldeko Transmaribibolloek manifestazio bat aurrera eramango dute hilaren 2an, 'Zistema irauli' lelopean. Transgeneroen Ikusgaitasunaren Nazioarteko Eguna ospatu eta euren aldarriak lau haizetara zabalduko dituzte, Hernaniko Moio kaletik abiatuta.