ESKUALDEA

Trans ikusgaitasunaren eguna aldarrikatuko dute Hernanin

Txintxarri Aldizkaria 2024ko martxoaren 27a

Loratuz Lotu elkarteak eta Buruntzaldeko Transmaribibolloek manifestazio bat aurrera eramango dute apirilaren 2an, Hernanin, hilaren 31eko Transgeneroen Ikusgaitasunaren Nazioarteko Eguna ospatu eta euren aldarriak lau haizetara zabaltzeko. Udalerri horretako Moio kalean elkartuko dira, 19:00etan. 'Zistema irauli' lelopean egingo dute ekintza hori.