Lasarteoriatarrak, errepideaz eta mendiaz gozatzen

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mar. 27a, 12:21
Herritarretako batzuk lehian. Arg.: Maxixatzen/Unax LarraƱaga/Mireia Galarza

Herriko lasterkari eta mendi zaleak hainbat probetaz gozatu dute Aste Santu aurreko asteburuan. Azkoitia-Azpeitia, Donostia Hondarribia Talaia Mendia edo mendi ibilaldietan ibili dira

Hilaren 23an, Azkoitia eta Azpeitia lotzen dituen maratoi erdia lehiatu zen; Gipuzkoako txapelketa ere izan zen jokoan.

Lasarte-Oriako hamar herritarrek egin zuten lasterka proba nagusian. Horien artean, David Cordero izan zen azkarrena, 01.18.18 marka eginez. Bigarren Julen Ormazabal izan zen bere marka onduz, 01.19.09 eta hirugarren Ivan Granado izan zen, 01.23.01.

Horiez gain, Atletico Renteriako kide Mari Carmen Olaso herritarrak 01.45.10 marka eginez Beterano 55 mailako Gipuzkoako txapeldun izan zen.

Maratoi erdiarekin batera 8 kilometroko lehia ere izan zen eta horretan Trinko taldeko Elixabet Arteaga (44.19) herritarra izan zen parte hartzen.

Mendi lasterketei dagokionez, Donostia Hondarribia Talaia bidea jokatu zen hilaren 24an. Herritarrak eta herriko ordekariak parte hartu zuten Donostian hasi eta Hondarribia lotzen dituen 30,5 kilometroko proban eta horien artean, lehena Aitor Iurramendi izan zen, 04.18.42.

Baina lasterketez gain, mendi martxetan ere izan dira Lasarte-Oria Trail Mendi elkarteko kideak, hala nola, 55. Aizkardiko ibilaldian izan ziren.