Gaztelekuko jarduerez gozatzen ari dira

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mar. 27a, 09:32

Lasarte-Oriako gazteak Aste Santuko oporraldiaz gozatzen ari dira, eta ez edonola. Lasarte-Oriako Udalaren eskutik, Gaztelekuko jardueretan parte hartzen ari dira. Futbolinean aritu ziren astelehenean, eta Just Dance txapelketa egin asmo zuten atzo. Baina azken uneko arazo tekniko batzuk medio, ezinezkoa egin zitzaien aurreikusitako plana aurrera eramatea, eta askotariko jolasetan igaro zuten arratsaldea

 

Hauek dira datozen egunetarako jarduerak:

  • Hilaren 27an, Gaztetalent.
  • Apirilaren 2tik6ra: ping pong txapelketa.
  • Apirilaren 2 eta 3an: munduko sukaldaritza
  • Apirilaren 4an: erronka zientifikoak.
  • Apirilaren 5ean: Hennazko tatuajeak.