Aste Santuko oporraldia hasi baino lehen, Buruntzaldea IKTko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek hitzordu ederra izan dute, Udaberriko saria. Lorpen ugari izan dituzte igerilari gazteek eta nabarmentzekoa da, FINA puntuak kontuan izanda, Iñaki Garciak lortutako infantil mailako lehen postua.
Igerilarik ondutako markak eta eskuratutako gutxienekoak honakoak izan ziren:
- Ibon Elola: 200 m. bizkar, 02.21,93 eta 100 m. bizkar, 01.05,83 .
- Amaiur Iparragirre: 800 m. libre 11.18,15; 200 m. libre, 02.37,04; 400 m. libre, 05.26,80 eta 50 m. tximeleta, 38,33.
- Nora Miguelez: 400 m. lau estilo, 06.43,99 eta 50 m. tximeleta, 38,90.
- Mayi Gorostegui: 50 m. bizkar, 37,74; 100 m. bizkar, 01.20,96 eta 200 m. bizkar, 02.51,37.
- Iñaki Garcia; 50 m. bizkar, 29,76 eta 200 m. libre, 02.02,31. Azken erregistro horri esker, uztaila erdialdean Sabadell-en ospatuko den Udako Infantil Mailako Espainiako Txapelketarako gutxieneko berria lortu zuen.
- Miren Sarobe: 100 m. lau estilo, 01.11,16 eta 50 m. tximeleta, 31,48. Tximeleta erako proban Euskal Herriko Txapelketarako gutxienekoa lortu zuen eta horrez gain, emarka ofizial bezala balio ez duen arren, lau estiloetako 4x100 m. erreleboko azken postan (100 m. libre) minututik jeistea lortu zuen.
- Iker Gorostegui: 100 m. bular, 01.16,98 eta proba horretako 50 metroko pasean, 36,59; 100 m. bizkar, 01.06,79 eta proba horretako 50 metroko pasean, 32,74. 100 metroetako bi markak Gipuzkoako Udako Absolutu mailako gutxienekoak dira.
- Oihan Matute: 200 m. bizkar, 02.27,73 eta 100 m. pasean, 01.13,25; 100 m. libre, 59,21 eta 50 metroetako pasean, 28,80; lau estiloetako 200 metroak, 02.26,87 eta 50 m. tximeletako pasean, 31,97; azkenik, 200 m. libre, 02.09,00. Matutek lehen aldiz minututik jeistea lortu du 100 m. libre proban. Erregistro horri zein 200 metro libre eta 200 bizkar probetakoei esker, Udako Euskal HerrikoTxapelketan lehiatuko da igerilari gaztea.
- Garazi Etxeberria: 50 m. bular, 34,84 eta 50 m. tximeleta, 30,49. Horrez gain, 200 m. libre proban bere onenetik oso gertu ibili zen.
Era honetara, neguko denboraldiari amaiera ederra eman diote Buruntzaldea IKTko kideek eta prestatzaileak pozarren daude lortutako emaitza guztiengatik.
Igeriketa taldeko kideek Aste Santuan oporrak izango dituzten arren, 2010 urtean eta aurretik jaiotako igerilariek Pazko astean Panticosan topaketa izango dutela jakitera eman dute taldeko entrenatzaileek: "Bigarren zatiko entrenamenduei haisera emateaz gain, denon artean esperientzia berriak bizi eta taldean harremanak sendotzeko ere baligarria izango dela uste dugu".