LOKEko alebinek ederki hasi dute lehen fasea

Txintxarri Aldizkaria 2024ko martxoaren 25a

Lehen fasean parte hartu zuten judokak. Arg.: LOKE Judo.

Alebin mailako Gipuzkoako txapelketa martxan da. Hilaren 23an Urnietako kiroldegian lehen fasea jokatu zen eta Lasarte-Oria Kirol Elkarteko hamar judokek parte hartu zuten. Guztiak ederki borrokatu ziren eta bigarren fasearen zain, gogor egingo dute lan finalean egoteko.