Txotx bolada betean, Semblante Andaluz elkarteak ostiral gauean sagardotegiko ohiko afaria egin du bere egoitzan. Joan den asteburuan Extremadura Etxean egin bezala, upela jarri dute, Aburuzakoa oraingoan, eta edalontzi bete mahai bat, afaltzera joandako 75 lagunek txotx egin dezaten. Sagardoari laguntzeko ezaguna den menua prestatu dute sukaldean ibili diren lagunek: bakailao tortila, bakailao frijitua piperrekin eta txuleta. Postreko osagaiak, ondoko gelan prest zituzten: gazta, irasagarra eta intxaurrak.