Aiatik Andatzara probak emango dio hasiera Euskadiko mendi igoeren lehiari

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mar. 21a, 12:40

Aitor Manso, iazko proba batean. Arg.: Aitor Manso.

Euskadiko Mendi igoeren txapelketa hilaren 23an, larunbatearekin, hasiko da Aian. Denboraldia martxotik urrira arte jokatuko da eta Jaizkibel taldeko Aitor Manso (9. maila) zein Ikullu taldeko Pablo Muga (6. mailan) herritarrek parte hartuko dute

Manso dugu lehiaketako egungo txapeldun eta titulua mantentzeko honako zazpi probatan puntuak lortu beharko ditu: Aiatik Andatzara igoera, Opakua igoera, Gorla igoera, San Cosme igoera, Dima igoera, Jaizkibelgo igoera eta Urrakiko igoera.

Aipatu moduan, martxoaren 23an, Aiatik Andatzara igoerak emango dio irteteko pistola tiroa txapelketari. Proban 51 gidari –bi herritarrak barne– izango dira lehian eta aurreko urteen antzera, lasarteoriatarrak gainditu beharreko aurkaria Joseba Iraola izango da.