"ETAk hil egin zuen arren, ezin izan zuen saihestu demokraziaren, berdintasunaren, askatasunaren eta justiziaren aldeko borroka bizirik mantentzea", gehitu dute.
Illarraltzueta hilerrira joan dira gaur goizean Lasarte-Oriako PSE-EEko kideak, urte luzez alderdikide izandako Froilan Elespe gogoratzera, ETAk hil zuenetik 23 urte bete direnean. "Froilan eredu izan zen eta izango da askatasunaren eta demokraziaren balioen konpromisoari eutsi nahi diogunontzat", adierazi dute sozialistek.
"ETAk hil egin zuen arren, ezin izan zuen saihestu demokraziaren, berdintasunaren, askatasunaren eta justiziaren aldeko borroka bizirik mantentzea", gehitu dute.