Azpeitiko kiroldegian bildu ziren amateur mailako kirolariak bigarren sailkapen saioa jokatzeko. Goiz eta arratsaldez mailaz maila lehiatu eta euren lanak trebetasunez eginez lehen postuetan izan ziren:
• Master A Paula Martinez - 3ª; 6ª
• Senior A Mirian Prieto- 1ª; 4ª
• Jubenil A Noa Del Amo - 2ª; 3ª / Erika Tejero - 5ª; 6ª
• Jubenil B Aitana Molano - 1ª; 1ª / LOKE - 3ª; 1ª
• Kadete A Maitane Sarmiento - 3ª; 3ª
• Kadete B Ane Lopez - 4ª; 4ª / LOKE - 7ª; 2ª
• Kadete C LOKE1 - 1ª; 1ª / LOKE 2 - 2ª; 2ª
* Lehen emaitza sailkapen saiokoa da; bigarrena, sailkapen orokorrekoa.
Nabarmentzekoa da kadete C zein jubenil B taldeek zein Maitane Sarmiento, Aitana Molano eta Noa Del Amo/Saioa Boyero bikoteen jarduna.
Emaitza horiei esker, LOKEko gimnasta guztiek lortu dute maiatzaren 5ean Tolosan lehiatuko den finalerako txartela.
Amurrion ere podiuma
Egun bat lehenago, Amurrioko Aresketa Torneoan izan ziren taldeko kadete mailako kideak eta bertan ere ederki jardun ziren.
B mailako taldeak hirugarren postua eskuratu zuen eta Arhane Larrañaga uztailarekin zein Ane Lopez borrekin laugarren amaitu zuten txapelketa.
Asteburuan zehar gimnasta guztiek egindako lanarengatik taldeko eta eskuratutako postuengatik pozarren daude LOKEko arduradunak. Gainera, Gipuzkoako txapelketan maila mantendu eta dominen lehian egoteko gogor lan egingo dutela nabarmendu dute herriko elkarteko prestatzaileek.
Era berean, Aste Santuetatik itzuli ostean, elkarteko kideak txapelketaz txapelketa izango direla jakitera eman dute; lehena eskolarteko mailako bigarren sailkapen proba izango da.