"Aste Santuko oporraldiaz gozatu, denbora librea okupatu eta egoteko leku bat izatea" dira Gazteria sailak iragarritako ikastaroen helburuak; 12 eta 17 urte arteko gazteei zuzendutako ekimenak izango direla jakinarazi du Lasarte-Oriako Udalak. Beste zenbait jardueren artean, futbolin txapelketa mistoak, mokadutxoak sortzeko tailerra, eta hennazko tatuajeak egiteko aukera ederra izango dute herriko gazteek. Antolatzaileek ohartarazi dute, gainera, tailer guztiak doakoak direla, eta begiraleek zuzenduko dituztela. Horietan parte hartzeko, ordea, izena ematea ezinbestekoa da; gaztetxokoan egin behar dute inskripzioa interesdunek. Ikastaro guztien ordutegia bera izango da: 16:30etik, 20:30era.
Lasarte-Oriako Udalak herriko gazteei dei egin die horietan parte har dezaten; jakinarazi du, orain arte aurrera eraman dituzten tailerrek erantzun "oso ona" izan dutela.
Hau da eskaintza, egunez egun:
- Hilaren 25ean, futbolin txapelketa mistoa, eta mokadutxoak sortzea.
- Hilaren 26an, Just Dance txapelketa.
- Hilaren 27an, Gaztetalent.