Apirilaren 21ean izango dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, igandearekin. Aste Santua tartean dagoenez, udalerri askotako udalek hauteskunde mahaien zozketak aurreratu dituzte, horretarako baimena jasota. Egun horretan lan egin beharko duten lasarteoriatarrak nortzuk izango diren ostegun honetan erabakiko dute, zozketa bidez, 09:30etik aurrera.