2024/03/22 21:00 - 23:30

Jaia

Semblante Andaluz elkartean barrikotea

Semblante Andaluz elkartean barrikotea
Semblante Andaluz elkartea (Atsobakar), Lasarte-Oria

Urtero legez, lagun artean txotx egin eta sagardotegi denboraldiko gutiziak dastatzeko plana prestatu du Semblante Andaluz elkarteak: barrikotea. Izena emateko azken eguna hilaren 18a izango dela jakinarazi dute antolatzaileek. Bazkideek 25 euro ordaindu beharko dituzte, eta, bazkide ez direnek, 30 euro.