Txotx egin dute Extremadura Etxean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mar. 16a, 16:44

Sagardotegi denboraldi betean, Virgen de Guadalupe Extremadura Etxean larunbat eguerdian bertako osagaiak ekarri ditu bere egoitzara. 14:00ak aldera elkartzen joan dira bazkarirako izena eman duten bazkideak eta terrazan jarritako Bereziartua sagardotegiko upelaren inguruan jarri dira, edalontzia bete eta edateko. Bertan zeuden bitartean, sukaldean jakiak prestatzen ari ziren, baita txuletak egiteko sugarrak zaintzen. Postrekoak, berriz, prest zeuden mahaietako batean: gazta, irasagarra eta intxaurrak. Giro onean bazkaldu dute 90 bat lagunek.