Sekretuen itzala

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mar. 15a, 21:40

Martxoaren 8aren harira antolatutako jarduerekin jarraituz, Evaren Alabak antzerki taldeak Cromlech obraren emanaldia egin du Mercero gunean. Ikusleek osatutako biribilaren erdian kokatu dira hiru emakume, ama eta bi alabak, eta hutsik dauden aulkien artean, itzala dirudien beste pertsonaia bat. Aitaren heriotzaren ondoren elkartu dira, aspaldiko partez. Familiaren sekretuak azaleratuko dira eta horrek gaizkiulertuak, ezustekoak eta errua eragingo ditu.