Arrakastaren dirdira

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mar. 15a, 21:32

Lasala taldeak Shine dantza ikuskizunaren emanaldia egin du ostiral iluntzean Manuel Lekuona kultur etxean. Techno musika, argi joko eta koreografia biziz betetako lanak, zenbait gogoeta proposatu dizkio bertaratu diren hogeit hamar bat lagunei, esaterako, arrakastari, norberaren irudiari eta askatasunari buruz. Gorputzaren objektifikazioa, hedonismoaren bilaketa, epe motzeko pentsamendua, ebasio nahia... Predikatzaile batek zabaldutako fede moduan erakusten du gizarteko zenbait interesek eragindako autoesklabotza. 

Erlazionatuak

Lasala taldearen 'Shine' ikuskizuna

Txintxarri Aldizkaria mar 15 Kultura